Zarauzko triatloiaren eta aurrekontuen inguruko bilera bana egingo dute datorren astean

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 3a

Herritarren partaidetza sustatu eta iritziak jasotzeko, Getariako Udalak bi bilera antolatu ditu datorren asterako. Astelehenean Zarauzko Triatloiak eragiten dituen onurez eta kalteez jardungo dute. Bertan izango dira Zarauzko, Getariako eta Zumaiako a...

Herritarren partaidetza sustatu eta iritziak jasotzeko, Getariako Udalak bi bilera antolatu ditu datorren asterako. Astelehenean Zarauzko Triatloiak eragiten dituen onurez eta kalteez jardungo dute. Bertan izango dira Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak eta Zarauzko Triatloiaren antolatzaileak. Udaletxeko pleno aretoan bilduko dira, 19:00etan.

Asteartean, berriz, Udal aurrekontuak aurkeztuko dituzte, ordu eta leku berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide