Grace Kellyren jantzia aurkeztuko dute igandean, Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 3a

Otsaileko pieza aurkeztuko du Balentziaga museoak igandean. Grace Kelly Monakoko printzesaren eguneko jantzia izango da hilabeteko protagonista. 12:30ean egingo dute aurkezpena, euskaraz; 13:00etan, berriz, gaztelaniaz.

Diseinatzaile getariarrak neguk...

Otsaileko pieza aurkeztuko du Balentziaga museoak igandean. Grace Kelly Monakoko printzesaren eguneko jantzia izango da hilabeteko protagonista. 12:30ean egingo dute aurkezpena, euskaraz; 13:00etan, berriz, gaztelaniaz.

Diseinatzaile getariarrak neguko sasoirako egin zuen 1962ko neguan, Parisen. Hiru piezaz—gorputza, gona eta kapa- osatutako jantzia da honakoa, gizonezkoen trajeak egiteko  erabili ohi zen cheviot oihal tradizionalarekin. Gorputza zuzena eta luzea da, eta aldakaraino iristen da. Lepo luzea eta aurrealdean irekia du, botoien bidez ixten den estalkiarekin. D Gona ere zuzena da, gerrian tolestua eta gerri zerrenda estuarekin.  Kapa sei oihalekin eginda dago; belauneraino iristen da, lasaia eta zuzena da eta eskuak ateratzeko irekidurak ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide