Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragueta herri eskolak antolatuta, Orioko III. Kros Txikia egitekoak ziren igandean, otsailaren 3an. Baina aurreikuspen meteorologikoak direla-eta, Eusko Jaurlaritzak kirol jarduera guztiak bertan behera uztea gomendatu du. Hori hala, Zaraguetak astebete atzeratu du lasterketa, eta umeek otsailaren 12an egingo dute krosa.