Musika bandak antolatutako kafe musikalak hasiko dira gaur, Alondegian

Ane Olaizola 2012ko otsailaren 3a

Musika Patronatuaren laguntzarekin, Zumaiako Musika Bandak kafe musikalak antolatuko ditu urte osoan. Lehenengo emanaldia gaur izango da; Andoaingo Udal Musika Eskolakoek emanaldia eskainiko dute Alondegian, 22:00etan. Saioak «lasai» egingo dituzte, kafea hartuz, «giro berezia» sortzeko asmoz. Kafe musikalak Klarinete Maratoiaren barruan sortu ditu bandak. Herriko musikariek ekimenean leku berezia izango dutela adierazi du bandak, bestelako musikari eta talde profesionalez gain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide