EAJ: «Gobernuak zuhurtziaz jokatu behar du»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 3a

«Bilduko zinegotziek udal egoera ekonomikoari buruz emandako azalpenetan, zulo beltz eta kontu ilunak ikusten ditu.  Krisi garaian egin beharreko, berriz», dio Getariako EAJk. Haren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen gehienezko zorpetze maila %25ean ezarrita dauka: «Gipuzkoan bataz besteko zorpetze maila %8,5ekoa da, eta Getariako Udalarena %6,5ean utzi dugu. Orain lau urte, berriz, %13ko  zorpetze maila zuen». Ildo horretatik, Getaria «Aldundiak ezarritako mugetatik urrun eta Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik» dagoela nabarmendu du alderdi jeltzaleak. «Udalaren zorpetze maila beren proiektuak aurrera eramateko mugak jartzen dizkiela aitzakitzat ez hartzea espero dugu. Izan ere, erakutsi dugun moduan, zorpetze maila handiagoarekin ere gauzak egin daitezke». Bestalde, udala inbertsioak egin ahal izateko zorpetu dela gogoratu du: «Hauek aurrera eramateko maileguak eskatu behar izan ditugu, beti ere gure ustez getariarren ongizatea eta zerbitzuak hobetzeko».  Egungo egoera ekonomikoa, beraz, 2007tik datorrela diote, «ez da atzo goizean sortua». Hori dela eta, krisiak krisi, pasa den legealdian  hainbat proiektu martxan jarri zuela nabarmendu du: «Udalak funtzionatu eta lan egin duelako lortu dugu, besteak beste, azken legealdian 6.412.000 euroko inbertsioa egitea. Horietatik 4.871.000 euro, beste erakundeekin elkarlanean, Getariara ekartzea lortu genituen diru laguntzak izan dira». Batzarra asteazkenean Datozen urteak ez direla «samurrak» izango gehitu du, eta egungo gobernuak «zuhurtziaz » erantzun [...]

«Bilduko zinegotziek udal egoera ekonomikoari buruz emandako azalpenetan, zulo beltz eta kontu ilunak ikusten ditu.  Krisi garaian egin beharreko, berriz», dio Getariako EAJk. Haren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen gehienezko zorpetze maila %25ean ezarrita dauka: «Gipuzkoan bataz besteko zorpetze maila %8,5ekoa da, eta Getariako Udalarena %6,5ean utzi dugu. Orain lau urte, berriz, %13ko  zorpetze maila zuen». Ildo horretatik, Getaria «Aldundiak ezarritako mugetatik urrun eta Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik» dagoela nabarmendu du alderdi jeltzaleak.

«Udalaren zorpetze maila beren proiektuak aurrera eramateko mugak jartzen dizkiela aitzakitzat ez hartzea espero dugu. Izan ere, erakutsi dugun moduan, zorpetze maila handiagoarekin ere gauzak egin daitezke». Bestalde, udala inbertsioak egin ahal izateko zorpetu dela gogoratu du: «Hauek aurrera eramateko maileguak eskatu behar izan ditugu, beti ere gure ustez getariarren ongizatea eta zerbitzuak hobetzeko».  Egungo egoera ekonomikoa, beraz, 2007tik datorrela diote, «ez da atzo goizean sortua». Hori dela eta, krisiak krisi, pasa den legealdian  hainbat proiektu martxan jarri zuela nabarmendu du: «Udalak funtzionatu eta lan egin duelako lortu dugu, besteak beste, azken legealdian 6.412.000 euroko inbertsioa egitea. Horietatik 4.871.000 euro, beste erakundeekin elkarlanean, Getariara ekartzea lortu genituen diru laguntzak izan dira».

Batzarra asteazkenean
Datozen urteak ez direla «samurrak» izango gehitu du, eta egungo gobernuak «zuhurtziaz » erantzun beharko duela: «Udalaren ardura da proiektuak martxan jartzea, herritarrei zerbitzuak eskaini eta bertako ekonomia sustatze aldera». EAJk batzarra egingo du  datorren asteazkenean udalaren egoera ekonomikoaz eta udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proposamenaz eztabaidatzeko. Batzokian izango da, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide