Andoaingo Udalak eta Seiasle piano jaialdiak antolatzeko elkarteak antolatutako pianoaren 7. jaialdia izango da asteburu honetan, otsailaren 4an eta 5ean. Zestoako Ertxiña Musika Eskolatik lau ikasle joango dira bertan parte hartzera. Honakoak dira ikasleak: Mireia Rodriguez, Oihane Ibarguren, Amalur Alberdi eta Joana Iruretagoiena.
