Elurra kostaldean zein barrualdean

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 3a

                  Kostaldean, zuritu nahi, baina ezin. Mara-mara egin zuen elurra atzo egun osoan zehar, baina ez zen guztiz gatzatu. Dena den, zuri pintzelkadak ikusi ziren hondartzetan nahiz eraikinetan, eta jendeak ere neurriak hartu ditu hotzari aurre egiteko. Zumaiako Udalak, esaterako, ez zituen herriko bi zubi ak urarekin garbitu, eta gatza bota zuen izozteei aurre egin ahal izateko. Herritarrei ere tentuz ibiltzeko eskatu zien. Barrualdean egin zuen gogorren elurra, poliki-poliki, baina gelditu gabe. Azpeitian eta Azkoitian, adibidez, teilatuak zein autoak berehala zurituta ziren atzo goizean. Errezilen ikus zitekeen irudi politena, hala ere. Zuritu egin zen guztiz, eta zenbait baserritako bideak itxi zituzten. Urraki ere kamioientzako itxi zuten , eta autoan bertatik pasatzeko beharrezkoa izan zen ibilgailuei kateak jartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide