Gaur eta bihar Kantauri isurian izango diren tenperatura baxuak medio, alerta laranjan dago Euskal Herria. Hori dela eta, Zumaiako Udalak tentuz ibiltzeko eskati die herritarrei.
Zumaiako Udalak ere hartu ditu neurriak. Momentuz, herriko bi zubi (Moilaberrikoan eta anbulatorio aurrekoa) ez dituzte urarekin garbitu, eta gatza bota dute izozteei aurre egin nahian. Oharra ere jarri da zubietan labainkor egon daitezkeela abisatzeko. Beraz, herritarrei zubiak bereziki arretaz pasatzeko eskatu die Zumaiako Udalak.
Horretaz gain, horrelako kasuetan egin ohi duen bezala, gatza bota du udalak Alde Zaharreko kaleetan, eta gehiago ere prestatua du, behar bada botatzeko.
Irtenbide bila
Moilaberriko zubiak sortzen dituen arazoak konpontzeko bidean da udala. Hala, azken aldian proba ezberdinak egiten ari da sortzen dituen arazoei aurre egiteko.