
Entrenatzaile titulua ateratzen ari zela bururatu zitzaion Aitor Manterolari webgunea sortzeko ideia: "Euskaraz ez dago futbolaren mamia ikasteko materialik, eta orduan ohartu nintzen premiaz". Futbolaren ezaugarrietan sakondu nahi duen orori zuzendutako webgunea da batik bat futbolmamia.com. Urtarrileko Baleike aldizkarian argitaratutako elkarrizketan azaldu zizkigun proiektuaren xehetasunak. Hemen irakur dezakezue: