Barrualdea ere elurtuta

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 2a

Barrualdera ere iritsi da elurra. Poliki-poliki baina gelditu gabe ari du elurra barrukaldean. Azpeitian eta Azkoitian teilatuak zurituta ikus daitezke, baita autoak ere, nahiz eta kaleetan ez den elurrik itsasten. Errezil zurituta dago (lehenengo irudia), eta zenbait baserritako bideak itxita dauela jakinarazi dute Udaletik. Urraki itxita dago kamioientzako, eta autoan bertatik pasatzeko beharrezkoa da kateak jartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide