Zestoan benjaminen aurrenengo atletismo txapelketa jokatuko da

Zestoako Hitza 2012ko otsailaren 2a

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean herrian. Zestoako udal kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskolako, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaia...


Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean herrian. Zestoako udal kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskolako, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko, Aizarnazabalgo Herri Eskolako eta Aizarnako eskolako ikasleak izango dira.
Txapelketa hasi aurretik bost laguneko taldeetan banatuko dituzte parte-hartzaileak. Alde batetik, probetan parte hartuko duten taldeak osatuko dituzte, eta bestetik, errelebotan ariko direnak. Ondoren, txandaka bost proba egin beharko dituzte parte-hartzaileek: altuera, jabalina, 50 metro lasterka, pisua eta luzera. Korrikako proban denbora hartuko dute kontuan, eta gainontzekoetan parte-hartzaileek bi saio egiteko aukera izango dute.
Probak bukatutakoan erreleboetako probak jokatuko dira, eta segidan finalak. Probetako sailkapen orokorra erabakitzeko, partaide bakoitzaren bost probetako puntuazioak batuko dituzte.
Zestoako benjaminen lehen atletismo txapelketa sari banaketarekin bukatuko dute. Bakarkako probetako sailkapen orokorreko eta erreleboetako hiru lehenengoek jasoko dituzte dominak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide