Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako saskibaloiko Zilarrezko Adecco Ligako Lan Mobel Iraurgik aste honetan ere etxetik kanpo jokatu beharko du. Arabako Aurtenecheren kontra ariko da Iraurgiko gizonezkoen lehen taldea larunbatean, 19:45ean, Gasteizen. Iraurgi Saskibaloi Elkarteak Gasteizera saskibaloi partida ikustera joateko autobusa antolatu du.
Lan Mobel ISBren partida ikustera joan nahi dutenek lehenbailehen txartela erosi beharko dute Azpeitiko Iraurgi saskibaloi elkartearen tabernan. Txartelak 10 euro balio ditu, eta kostu horretan partidarako sarrera eta autobuseko bidaia sartzen dira. Saskibaloiko partida 19:45ean hasiko denez autobusak Azpeitiko anbulatorioaren aurretik 18:00etan irtengo du.
Arabako Aurteneche taldea sailkapeneko bigarren postuan dago, River Andorraren atzetik. Lan Mobel ISB, berriz, hamargarren tokian dago.