Ignacio Zuloaga margolariari eskainitako museoko ateak irekiko dituzte datorren martxoaren 30ean. Zumaiako museoa Rafael Zuloagak zuzenduko du aurrerantzean, Maria Rosa Zuloaga museoko zuzendari ohiaren anaiak, hain zuzen ere.
Pasa zen urtarrilaren 1ean eskuratu zuen Rafael Zuloagak museoa jabetzan. Museoko zuzendaritza berriak erakusketetako espazioak eta ingurune naturalak batera mantentzea du helburu. Horretarako, duela urte batzuetatik jasotako herentzia nahiz oraintsu jaso dituztenekin osatuko dute museoa.
Elkarlana egungo artistekin
Museoa 1921ean zabaldu zen Zumaian, eta azken 21 urteetan museoak dituen baliabide propiekin kudeatzea lortu dute; aurrerantzean, garaiko artistekin elkarlanean egingo dituzte erakusketak; hainbat hedabidek adierazi dutenez, gainera, erakunde pribatuekin eta publikoekin lankidetzan egongo da Zuloaga Museoa, eta egungo artistak sustatzen lagunduko du.