Benjaminen atletismo txapelketa jokatuko dute Zestoan

Nerea Uranga 2012ko ots. 1a, 11:13

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean. Zestoako Udal Kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskola, Zumaiako Herri Eskola, Mª eta Jose Ikastetxe...

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean. Zestoako Udal Kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskola, Zumaiako Herri Eskola, Mª eta Jose Ikastetxea (Zumaia), Aizarnazabalgo Herri Eskola eta Aizarnako eskola. izango dira. Goizean bost laguneko taldeetan banatu eta txandaka bost proba egin beharko dituzte parte-hartzaileek: altuera, jabalina, 50 metro lasterka, pisua eta luzera. Ondoren, erreleboetako sailkapenak eta finala jokatuko dituzte eta txapelketa bukatzeko sari banaketa izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide