Datorren ostiral gauerako VI. Mus Txapelketa azkarra antolatu dute Aizarnan, Aranburu Landetxean. Izen ematea 22:00etan irekiko dute, eta jokoan 22:30ean hasiko dira parte hartzaileak. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da.
Bikote txapeldunak 700 euro jasoko dituela jakinarazi dute, bigarren egite dutenek 400 euro jasoko dituzte, hirugarren postukoek 300 eta laugarrengokoek 100. Parte hartzen dutenen artean bi txuleta eta bi ardo botila zozkauko dituztela esan dute. Lau erregetara izango da, hiru ustelekoak izango dira partidak, eta ustel bakoitza bost hamarrekotara jokatuko da.