Getariako Udalak Kutxako kontseilari nagusiak hautatu ahal izateko taldea osatu du

Getariako Hitza 2012ko urtarrilaren 31

Getariako Udalak Kutxako kontseilari nagusiak hautatu ahal izateko taldea sortzea erabaki du. Ondoko udalerriekin osatuko du aipatu taldea: Segura, Berastegi, Deba, Asteasu, Zestoa, Eskoriatza, Lazkao, Alegia, Legazpi, Zumaia eta Tolosa. Horrekin bater...

Getariako Udalak Kutxako kontseilari nagusiak hautatu ahal izateko taldea sortzea erabaki du. Ondoko udalerriekin osatuko du aipatu taldea: Segura, Berastegi, Deba, Asteasu, Zestoa, Eskoriatza, Lazkao, Alegia, Legazpi, Zumaia eta Tolosa. Horrekin batera, beharrezko erabakiak hartu ondoren, udal bakoitzak Kutxari erabakiaren berri emateko konpromisoa hartu zuen pasa den asteazkeneko urgentziazko plenoan. Bilduren bost aldeko botoekin onartu zuten koalizioak berak aurkeztutako mozioa. Aralar eta EAJ abstenitu egin ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide