Inhar Mutiozabalen argazkiak ikusgai, Donostian

Zarauzko Hitza 2012ko urt. 31a, 11:56

Inhar Mutiozabal zarauztarrak Indian ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai Donostiako Itxas Magalean jatetxean. Ostegunean inauguratuko dute Jada ez dago maharajarik izeneko erakusketa.

Mendebaldeak Indiaren inguruan duen ikuspegi idealizatua bertan...


Inhar Mutiozabal zarauztarrak Indian ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai Donostiako Itxas Magalean jatetxean. Ostegunean inauguratuko dute Jada ez dago maharajarik izeneko erakusketa.

Mendebaldeak Indiaren inguruan duen ikuspegi idealizatua bertan behera utzi nahian, turismo gune bilakatutako jauregiak jaso ditu Mutiozabalek, baita hainbat erretratu ere. Hamahiru lan dira guztira.

Otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai argazkiak Itxas Magalean. Martxoan, berriz, Lasarteko Jalgin jarriko dute erakusketa, eta ekainean Eibarko Portalen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide