Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orion egiten ari diren Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroa handitu eta berritzeko proiektua moldatu egingo dute, Orioko Udalbatzak atzo hala onartuta.
Hasierako proiektutik, hiru partida murriztuko dituzte, eta entrenamenduetako fosoa (25.435,89 euro), lurreko akaberen hobekuntzak (32.612 euro) eta kanpoko gunearen hobekuntzak (106.290 euro) momentuz ez dituzte egingo.
Proiektu originalak ez du aldaketarik izango, baina Orioko Udalaren esku dagoen proiektu modifikatua izango da «egokituko dutena.
Aldaketa horiekin, hasierako proiektu modifikatzaileak zuen aurrekontua murriztea lortu du Udalak; izan ere, orain, proiektu horrek 518.250,93 euroko kostua izango du, hasiera batean baino 235.000 euro gutxiago, hain zuzen ere.