Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Aiako Kurpidea auzoko baserri batean sutea izan da goizaldean, 01:00ak inguruan. Inork ez du minik hartu, baina kalteak eragin ditu etxe barruan. Bertan bizi den familiak bere kabuz utzi du baserria. Dirudienez, sutea tximiniaren inguruan hasi zen, eta ondoren baserriko beste parte batzuetara zabaldu. Hala ere, Aiako Udaletik jakinarazi dutenez, etxea bera ez da erre.