Eskualdeko korrikalariak fin aritu ziren herenegun Donostiako 57. Nazioarteko Krosean. Beterano mailan, Nerea Amilibia aiarra izan zen garailea, eta Josune Zabala zarauztarra bigarren postuan sailkatu zen. Gaztetxoetan ere lorpen aipagarriak eskuratu zituzten zarauztarrek. Olatz
Flores gailendu zen jubenil mailan, eta Usoa Ostolaza infantiletan.