Argazkilaritzaren inguruko bideo emanaldia, bihar

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 31

Argazkigintzaren bilakaera ezagutzera emateko ahaleginean, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Ate irekia. Argazkigintzaren historia zinema zikloa jarri du abian. Ildo horretatik, bihar argazkilaritzaren inguruko Ageriko munduaren aurrean filma e...

Argazkigintzaren bilakaera ezagutzera emateko ahaleginean, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Ate irekia. Argazkigintzaren historia zinema zikloa jarri du abian. Ildo horretatik, bihar argazkilaritzaren inguruko Ageriko munduaren aurrean filma eskainiko dute museoan bertan, 19:00etatik aurrera. Ordu erdi inguru iraungo du saioak, eta sarrera doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide