Azpeitiko Udalak eta hainbat taldek deituta, auzolanean Urola ibaia garbitu zuten joan den larunbat goizean. Deialdiak erantzun bikaina izan zuen. 70 lagun inguruk jardun zuten ibaia garbitzen Loiolatik Lasaora, goizeko 08:30etik eguerdira bitartean. «Oso-oso gustura gaude elkarteek eta herritarrek larunbatean emandako erantzunarekin», azaldu du Leire Etxanizek, Azpeitiko zinegotziak. Adin askotako gizon-emakumeek hartu zuten parte auzolanerako egindako deialdian. «Giro ederra izan genuen gure artean, eta lan asko egin genuen». Larunbatean eguraldia izan zuten auzolanerako lagun okerrena: «Eguzkiarekin ekin genion lanari, baina gero euria hasi zuen, eta blai eginda bukatu genuen».
Eguraldiak, ordea, ez zituen boluntarioka kokildu, eta ibaia hobeto garbitzeko deialdi gehiago egitea erabakita dute udaleko ordezkariek. «Ibaia dezenta urekin zetorren larunbatean, eta ez genuen nahi beste garbitu. Ur asko zegoen toki asko garbitu gabe gelditu ziren», esan du Etxanizek. Beraz, udalak udaberrian-edo ibaia garbitzeko auzolanerako beste deialdiren bat egiteko asmoa duela aurreratu du.
Auzolana larunbata ez den beste egun batean antolatzeko eskatuz ere deiak jaso dituzte udaletxean. «Haurrak kirolean dabilzkiten guraso batzuk deitu dute udaletxera, eta eskatu dute larunbata ez den beste egunen batean deitzeko auzolana. Beraz, hurrengorako hori ere kontuan hartuko dugu», esan du zinegotziak.
Hiru edukiontzi beteta
Joan den larunbatean lau ordu pasatxo egin zituzten ibaia garbitzen. Bildutako hondakinekin obretako hiru edukiontzi handi goraino bete zituzten. Edukiontziak herriko plazan eduki zituzten arratsaldera bitartean. «Ibaitik denetariko hondakinak jaso genituen: kamioien gurpilak, telebistako mandoa... Beste gauza asko ezin jasota gelditu ginen, lur azpian edota harri artean sartuta zeudelako. Beraz, hurrengorako beste erreminta batzuk eraman beharko ditugu», dio Etxanizek.
Ekimen berriak izandako harrerarekin eta erantzunarekin «oso-oso gustura» gelditu dira udaleko ordezkariak eta parte hartu duten talde eta banakako guztiei eskerrak eman dizkiete, «era honetan lan asko egin daiteke, eta hau hasiera besterik ez da izan».