Otsailaren 4an
egingo du ZAE Zarauzko Arraun Elkarteak urteko batzarra, 10:30ean, Arrona Hermanosen lokalean. 2011ko gastuen likidazioaz, aurtengo gastuez eta diru iturrien aurrekontuaz ariko dira bertan. Horrez gain, kirol mailako balantzea eta aurreikuspena egingo dute. Gerora, ez ohiko batzarra izango da, eta zuzendaritza batzordekideen berreztuko dituzte, besteak beste.