Goikoetxeak eta Lopezek irabazi dute Orlandoko Citrus txapelketa

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 30a

Iñaki Goikoetxeak eta Imanol Lopezek irabazi dute Orlandoko Citrus txapelketa, AEB Ameriketako Estatu Batuetako zesta-punta proba nagusia. Zumaiarrek elkarrekin irabazi duten bigarren Citrus txapelketa izan da. Lopezek atzelarien bakarkako titulua ere irabazi du. Honela geratu da binakako txapelketa Orlandoko Citrus txapelketan: Goikoetxea-Lopez-entzat titulua 10 punturekin. Bigarren lekuan Erkiaga eta Irastorza zortzi punturekin. Hirugarren tokian podiuma osatuz Olharan eta Alliez I geratu dira. Laugarren lekuan, bost punturekin, Olabe-Hoey eta Egiguren-Hernandez. Puntu bakarrarekin sailkapena itxi dutenak Beaskoetxea-Enbil, Erik-Oiarbide eta Foronda-Alliez II izan dira. Giro bikaina egon da asteburuan Orlandoko frontoian, harmailak gainezka. Euskal Telebistan emango dute Orlandoko Citrus txapelketa, otsaileko lau ostegunetan, gaueko hamarrak eta erdietatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide