Minbiziaren aurkako erakundeak informazio mahaia jarriko du ostiralean

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 30a

Otsailaren 4a Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hilaren 3an informazio mahaia jarriko du Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zarautzen duen egoitzan, Balea kaleko 2. zenbakian. Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa e...

Otsailaren 4a Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hilaren 3an informazio mahaia jarriko du Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zarautzen duen egoitzan, Balea kaleko 2. zenbakian. Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa emango dute, askotariko minbizien ingurukoaz gain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide