Gaur goizean orkatza agertu da Urola ibaian. Azpeitian, Sanjuandegi auzo inguruan agertu da. Asteburuan ibaia igota egon denez, seguruenik uraren indarrarekin iritsiko zela jakinarazi dute udaletxeko langileek. 12:00ak inguruan joan dira bertara basozaina eta udaletxeko langileak ibaitik ateratzeko asmotan, baina animalia falta zen.
Udaletxeko langile batek jakinarazi duenez inguruan zegoen jendeak ibaian behera hartu duela esan die. Etxe Zuri ingururaino joan dira ibaian aurkitzen al zuten ikusteko, baina ez dutela aurkitu jakinarazi dute. Lo egiteko dardo bat bota behar zioten, ondoren ateratzeko.
http://youtu.be/Y16P6aSY7js