Ibaia garbitzen aritu dira dozenaka herrritar goiz osoan zehar

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 28a

Aste honetan hainbat eragilek eta Udalak detutako deiari erantzunez, dozenaka herritar ibili dira gaur goizean zehar ibaia garbitzen. 8:30etik 12:30ak ingurura arte ibili dira, eta zabor guztia plazan utzi dute gainontzeko herritarrek ikus dezaten zenbat zabor pilatu den. Gutxienez hiru kontainer bete dituzte ibaiko hondakinekin. Horren ondoren, lanean ibili diren guztiek hamaiketakoa jan dute udaletxeko arkupetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide