Mendebaldeko sahararrentzat janaria bildu dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 28a

Zumaiako Darahli elkarteak deituta, Tindufeko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak ari dira jasotzen Zumaiako hainbat puntutan; goizean, Kofradiako plazan Mendebaldeko Sahararen inguruko informazioa banatu diete herritarrei; Dia eta Eroski saltokietan, ordea, mugimendu gehiago nabari dute antolatzaileek; bertan, informazioa banatzeaz gain, elikagaiak, sendagaiak eta konpresak jaso dituzte. Arratsaldean ere hiru puntu horietan egongo dira produktuak jasotzen. Zumaian ez ezik, Orion ere aritu dira horretan; plazan, haima bat jarri dute, eta azukrea, arroza, lekaleak eta pasta jaso dituzte, batez ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide