Gaur manikien inguruko hitzaldi zikloa hasiko da Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko urtarrilaren 27a

Cristobal Balentziaga Museoak manikien inguruko hitzaldia antolatu du datozen egunetarako. Pasa zen astean, manikien inguruko tailerrak egin zituzten museoan, eta horien osagarri gisa egingo dituzte hitzaldiak orain; manikiekin lotutako alderdi tekn...

Cristobal Balentziaga Museoak manikien inguruko hitzaldia antolatu du datozen egunetarako. Pasa zen astean, manikien inguruko tailerrak egin zituzten museoan, eta horien osagarri gisa egingo dituzte hitzaldiak orain; manikiekin lotutako alderdi tekniko eta artistikoak jorratuko dituzte, lau saioen bidez.
Ostiralero izango dira hitzaldiak, eta lehenengoa gaur eskainiko dute. Silvia Ventosa Bartzelonako Museu Textil i d’Indumentaria museoko kontserbadore-buruak emango du. Ventosak 50 argitalpen baino gehiago kaleratu ditu arte herrikoiaren, modaren, antropologiaren eta gizarte historiaren inguruan.
Hurrengo hitzaldia otsailaren 3an izango da. Tenerife espacio de las artes aretoko erakusketen kontserbadoreak, Yolanda Peraltak, manikiek artearen historian izan duten bilakaera azalduko du.
Doako hitzaldiak
Gigi Rigamontik, La Rosa maniki enpresako presidenteak, otsailaren 10ean emango du hitzaldia, eta horien merkaturatzearen inguruan arituko da. Azkeneko hitzaldia otsailaren 17an izango da, Igor Uria Balentziaga museoko Kontserbazio eta Berritze Saileko arduradunaren eskutik. Manikiak musoeko euskarri gisa duen funtzioa azalduko du.
Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide