Kalitateari saria

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 27a

Pasa den urteko abenduan Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak Kalitatezko Kudeaketaren Zilarrezko Q saria jaso zuen. Hori dela eta, 2000. urtetik zentroak «kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren bidean» sortu zuen egitasmoa aitortu zuten. Zentro...


Pasa den urteko abenduan Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak Kalitatezko Kudeaketaren Zilarrezko Q saria jaso zuen. Hori dela eta, 2000. urtetik zentroak «kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren bidean» sortu zuen egitasmoa aitortu zuten. Zentroko ordezkariek «pozarren» jaso zuten saria, Gasteizko Euskalit Kalitatearen Euskal Erakundeak antolatutako ekitaldian. Izan ere, jakinarazi dutenez, aitortza hori «mugarria» da ikastolarentzat. 2003an Herri Onurako Kooperatiba izendapena jaso zuen Salbatore Mitxelenak. Argazkian, zentroko arduradunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide