EA: «Indar abertzaleen metaketa hautsi nahian kritikatu du EAJk EA»

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 27a

Zarauzko Eusko Alkartasunak EAJren kritikak Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren testuinguruan kokatu ditu: «EAJk EA kritikatu du, indar abertzaleen metaketa hautsi nahian, eta behin eta berriro oztopoak jarriz ». Horren aurrean, EA Bilduren baitan lanean ari dela gogoratu du, eta koalizio hori eta Amaiur babesten jarraituko duela nabarmendu, «bide zuzena dela jakinda, zarauztarren eta euskal herritarren ongizatea lortu ahal izateko». EA zarauztarrentzat «erreferente politiko nagusia» dela adierazi dute alderdikideek. «EA garantia da herri honetan, bere esperientzia politikoan, eguneroko lanean, eta beti jarraitu duen lerro politikoan oinarrituta. Gure alderdiak urte askoan gobernatu du herri honetan, zarauztarren gehiengoak hala eskatuta eta hausteskundez hauteskunde herritarrek euren bozkekin EAren agintea berretsiz». «Ez du asimilatu» Hori dela eta, EAJk azken hauteskundeetako emaitzak ez dituela oraindik «asimilatu» dio: «Ez zuen jaso espero zuen boto kopuruaren babesa. Gogorra izan behar du herritarrek behin eta berriz EAren proiektua saritu dutela ikusi eta azken hauteskundeetan Bilduren arrakasta onartzea». EAk dio «babes osoa» ematen diola Udal Gobernuari, «orain arte egin duen moduan». Jakianrazi duenez, Bilduk Udalera iritsi zenetik, azterketa lana egiten dihardu, aurreko legealditik jaso zuen egoera ezagutzeko: «Egoera ez da batere ona, udala zorpetuta baitago. Horrek ez du esan nahi, ordea, ez garela gai izango ditugun erronkak aurrera eramateko. Tentu [...]

Zarauzko Eusko Alkartasunak EAJren kritikak Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren testuinguruan kokatu ditu: «EAJk EA kritikatu du, indar abertzaleen metaketa hautsi nahian, eta behin eta berriro oztopoak jarriz ». Horren aurrean, EA Bilduren baitan lanean ari dela gogoratu du, eta koalizio hori eta Amaiur babesten jarraituko duela nabarmendu, «bide zuzena dela jakinda, zarauztarren eta euskal herritarren ongizatea lortu ahal izateko».
EA zarauztarrentzat «erreferente politiko nagusia» dela adierazi dute alderdikideek. «EA garantia da herri honetan, bere esperientzia politikoan, eguneroko lanean, eta beti jarraitu duen lerro politikoan oinarrituta. Gure alderdiak urte askoan gobernatu du herri honetan, zarauztarren gehiengoak hala eskatuta eta hausteskundez hauteskunde herritarrek euren bozkekin EAren agintea berretsiz».
«Ez du asimilatu»
Hori dela eta, EAJk azken hauteskundeetako emaitzak ez dituela oraindik «asimilatu» dio: «Ez zuen jaso espero zuen boto kopuruaren babesa. Gogorra izan behar du herritarrek behin eta berriz EAren proiektua saritu dutela ikusi eta azken hauteskundeetan Bilduren arrakasta onartzea».
EAk dio «babes osoa» ematen diola Udal Gobernuari, «orain arte egin duen moduan». Jakianrazi duenez, Bilduk Udalera iritsi zenetik, azterketa lana egiten dihardu, aurreko legealditik jaso zuen egoera ezagutzeko: «Egoera ez da batere ona, udala zorpetuta baitago. Horrek ez du esan nahi, ordea, ez garela gai izango ditugun erronkak aurrera eramateko. Tentu handiagoz ibili beharko dugu proiektuak martxan jartzerakoan».
Ildo horretatik, «herritarren diru kopuru garrantzitsuak xahutu dituzten bururik gabeko proiektuak amaitu» direla nabarmendu du: «EAJk Irita aipatu du, eta ondo daki zer gertatzen ari den proiektuarekin. Ez da Udala ezta Aldundia hori gelditu duena. Argi dago edozer gauza nolanahi esateak balio duela Udal Gobernuari egurra emateko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide