Mireia Arronak irabazi du Zumaiako Inauterietako Kartel Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 27a

Aurtengo inauterietako kartel onena Mireia Arrona Gonzalezek egin duela iritzi du Zumaiako Udalak. Hala ere, Inauterietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa zabaldu dute Alondegian, eta herritarrek botoa eman dezakete, otsailaren 3ra bitartean. Boto horien bidez Herritarren Saria hautatuko dute; irabazleak herriko jatetxe batean bi lagunentzako afaria jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide