Haur lapurtuen kasuak ikertzen laguntzeko eskaera onartu zen atzoko plenoan. Plenoan izan ziren SOS Haur Lapurtuak elkarteko hainbat kide, tartean senide bila dabiltzan Mertxe Aizpurua eta Ana Carlota Dominguez zumaiarrak. Hemen irakur dezakezue joan den azaroan bien kasuei buruz Baleike aldizkarian argitaratu genuen erreportajea. Honela dio Gipuzkoako SOS Haur Lapurtuak elkarteak EAJ-PNV udal taldearen eskutik aurkeztutako mozioak: