Otsailaren amaieran elkartasun karabana abiatuko dute aurten Saharara. Horren harira Orion oinarrizko janarien bilketa egingo dute Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetara eramateko elikagaiak batzeko. Urtero bezala kanpainan Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Herri Ikastola izango dira laguntzaile. Horrez gain, larunbatean, urtarrilaren 28an, haima bat jarriko dute plazan janaria biltzeko eta edozein oriotarrek eraman ahal izango ditu bertara. Aliprox Uranga, Dorronsoro, Iparragirre, Kukuarri eta Loidi janari dendetan ere jasoko dituzte.
Oraingo honetan batik bat atuna, azukrea, arroza, lekaleak eta pasta batzeko deia egin dute; baita konpresak ere.
Bestalde, herritarrei esan nahi diete kanpaina honekin lagundu nahi izanez gero Ahmed-i deitzeko (617944189), laguntza gustura jasoko baitute.
Bukatzeko, eskertu nahi dute Zaragueta Herri Eskola,Orioko Herri Ikastola eta Orioko Udala, baita Aljeriako Tindufeko desertuan dauden Saharako errefuxiatuek hain beharrezko eta presazko dituzten jateko eta bestelakoak eman dituzten herritar anonimoak. Bestalde, aipatu behar dira, baita ere, kanpaina honetan parte hartu duten merkatariak.