Johnny Tamayok arku tiroan Gipuzkoako txapela irabazi du

Nerea Uranga 2012ko urtarrilaren 26a

Johnny Tamayo zestoarrak arku tiroan Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, basoan zehar 3D modalitatean. Joan den igandean (urtarrilak 22) jokatu zen lehiaketa Gaintzan (Gipuzkoa). Horrez gain, beste bi sari ere lortu zituen zestoarrak egun horretan: Euska...

Johnny Tamayo zestoarrak arku tiroan Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, basoan zehar 3D modalitatean. Joan den igandean (urtarrilak 22) jokatu zen lehiaketa Gaintzan (Gipuzkoa). Horrez gain, beste bi sari ere lortu zituen zestoarrak egun horretan: Euskal ligaxkako lehen probako lehen postua eta Donostiako Kopa. Tamayo Ordiziako taldearekin aritzen da lehian, eta azken bi denboralditan Euskadiko txapelduna izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide