Corrugadosi Eusko Jaurlaritzak emango dion mailegua "aurpegia garbitzeko besterik ez da " sindikatuentzat

Onintza Lete Arrieta 2012ko urtarrilaren 26a

Corrugados Azpeitiako LAB eta ELA oso kritiko mintzatu zaizkio HITZAri Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gallardo Taldeak lortutako akordioaren harira. Beraien ustez enpresak jasoko dituen 5 milioi euroek ez dute bermatzen enpresaren etorkizuna, eta hori eskatu dute: bermeak egotea. Kaleratzeak onartzen dituen ebazpenaren aurka helegitea elkarrekin aurkeztuko dute LABek eta ELAk, eta biharko elkarretaratzera deitu dute Donostiako Lan Delegaritzaren aurrean. 09:30ean aterako da autobusa Azpeititik, eta protesta 10:30etik 11:30era egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide