Arraun Elkarteak bigarren eskuko azoka egingo du igandean

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 26a

ZAE Zarautz Arraun Elkarteak hilero bigarren eskuko azoka antolatuko du aurrerantzean, kontsumo arduratsuaren alde, ingurumenaren zaintza bultzatzeko  eta elkarterako finantziazio lortzeko asmoz. Igandean bertan egingo dute lehenengoa azoka, Arrona He...

ZAE Zarautz Arraun Elkarteak hilero bigarren eskuko azoka antolatuko du aurrerantzean, kontsumo arduratsuaren alde, ingurumenaren zaintza bultzatzeko  eta elkarterako finantziazio lortzeko asmoz. Igandean bertan egingo dute lehenengoa azoka, Arrona Hermanosen lokalean, 10:00etatik 14:00etara. Ildo horretatik, herritarrak etxean soberan dituzten produktuak doan ematera deitu dituzte. Asteazkenero jasoko direla jakinarazi dute, 18:00etatik 21:00etara, aipatu lokalean.

Salgai jarriko diren produktuak erabilitakoak izan beharko dute, egoera onean daudenak. Bizikletak, liburuak, CDak, filmak, jostailuak, altzariak eta etxe tresnak jasoko dituzte, besteak beste.  Telefono mugikorrak ez dira onartuko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide