Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2016. urtean, Donostiarekin batera, Kultur Hiriburua izango da Wroclaw Poloniako hiria. Hori dela eta, Wroclawko ordezkaritza Euskal Herrian izan da azken egunetan, eta Zumaia ere bertatik bertara ezagutu dute poloniarrek. Zumaiako leku esanguratsuenetarikoa bisitatu dute ordezkariek. Izan ere, Wroclawko ordezkariak flysch-ak aurrez aurre ikusteko joan ziren herrira. Bisitan, Iñaki Agirrezabalaga alkateak harrera egin zien Algorri Interpretazio Zentroan
Mrozowska nazioarteko harremanetarako kideari, Jarostaw Broda kultur saileko kideari eta Jacek Ossowski Wriclawko zinegotziari. Ondoren Itzurun hondartzara joan ziren guztiak, itsasadarra ikustera.