Barreterapia saioa egingo dute gaur arratsaldean, kultur etxean

Ane Olaizola 2012ko urtarrilaren 26a

Zaragueta Herri Eskolak hainbat ekintza antolatu du datozen egunetarako. Gaur barreterapia tailerra egingo dute, kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 943-89 40 52 telefonora deituta. Diziplina proposamenak Bihar, berriz, Baikara Guraso federazioaren formakuntza taldeak diziplina positiboaren inguruko hitzaldia eskainiko die haur eta nerabeen gurasoei. 18:00etatik aurrera, arauak eta mugak ezartzeko diziplina proposamenak jorratuko dituzte, kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide