100 urte hazten eta hezten

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 26a

Antoniano ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, aurrerantzean eskolako abestia izango dena grabatu dute, esaterako. Xabier Zabala musikariak egin du abestia; berak grabatu eta ekoitzi du. Imanol Epeldek sortu ditu letrak. Era berean, Margi Egigurenek urteurrenerako logo berezia diseinatu du. Jakinarazi dutenez, urte guztian zehar erabiliko dute, antolatzekoak diren ekintzetan. Era berean, Antoniano ikastetxearen eraikinaren aurrekaldean zintzilikatu dute. Arkatzetik @-ra, 100 urte zurekin leloa aukeratu dute 100 urteotako jarduna gogoratzeko. Ikastetxea ere garai berrietara egokitu da, eta, hori dela eta, Facebook sare sozialean kontua sortu du, zentroarekin zerikusia duten herritarrekin harreman zuzena izate aldera. Iragana ere ardatz izango du ikastetxeak urteurreneko jardunaldietan. Hala, Antonianoren historia eta oraina jasotzen duen liburuxka kaleratu dute. Horrekin batera, ehun urteotako argazkiz eta materialez osatutako erakusketa ere antolatu dute. Eraikin berriko hirugarren solairuan izango da ikusgai erakusketa. Bestalde, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei egindako elkarrizketez eta argazkiz osatutako bideoa grabatu dute. Bestelako jardunaldiak ere izango dira. Ohi bezala, ikastetxeko festa ekainaren 13an egingo dute, San Antonio egunean, eta hainbat sorpresa izango da bertan, mendeurrenaren harira.Urtean zehar askotariko jarduerak izango dira zentroan. Hilabetean behin, esaterako, ikastetxe barrura zein kanpora begira ekitaldi bana antolatuko [...]

Antoniano ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, aurrerantzean eskolako abestia izango dena grabatu dute, esaterako. Xabier Zabala musikariak egin du abestia; berak grabatu eta ekoitzi du. Imanol Epeldek sortu ditu letrak.

Era berean, Margi Egigurenek urteurrenerako logo berezia diseinatu du. Jakinarazi dutenez, urte guztian zehar erabiliko dute, antolatzekoak diren ekintzetan. Era berean, Antoniano ikastetxearen eraikinaren aurrekaldean zintzilikatu dute.

Arkatzetik @-ra, 100 urte zurekin leloa aukeratu dute 100 urteotako jarduna gogoratzeko. Ikastetxea ere garai berrietara egokitu da, eta, hori dela eta, Facebook sare sozialean kontua sortu du, zentroarekin zerikusia duten herritarrekin harreman zuzena izate aldera.
Iragana ere ardatz izango du ikastetxeak urteurreneko jardunaldietan. Hala, Antonianoren historia eta oraina jasotzen duen liburuxka kaleratu dute. Horrekin batera, ehun urteotako argazkiz eta materialez osatutako erakusketa ere antolatu dute. Eraikin berriko hirugarren solairuan izango da ikusgai erakusketa.

Bestalde, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei egindako elkarrizketez eta argazkiz osatutako bideoa grabatu dute.

Bestelako jardunaldiak ere izango dira. Ohi bezala, ikastetxeko festa ekainaren 13an egingo dute, San Antonio egunean, eta hainbat sorpresa izango da bertan, mendeurrenaren harira.Urtean zehar askotariko jarduerak izango dira zentroan. Hilabetean behin, esaterako, ikastetxe barrura zein kanpora begira ekitaldi bana antolatuko dute. Hitzaldiak, omenaldiak, lehiaketak eta bestelako ekintzak izango dira, besteak beste.

Inauteri jaia ere urteurrenaren inguruan egingo dute. Ildo horretatik, ikastetxeak XX. mende hasierara egingo du salto.

Bi fundazio
1912an sortu zuten fantziskotarrek Antoniano txiki bezala ezagutzen den eraikina, eta musika eta marrazketa irakasten hasi ziren bertan. Gerora, hazten joan zen zentroa, eta eraikin berrietara zabaldu zen, egungo Antoniano Ikastetxea eta Oteitza Lizeoa osatzeraino. Hazkunde horretan ikastetxea bitan banatu zen, bi fundazio sortuz: Jose Domingo Epelde Fundazioa—Antoniano kudeatzen duena—eta Bitoriano Gandiaga Fundazioa—Oteitza Lizeoa kudeatzen duena—. Azken hori Salbatore Mitxelena ikastolarekin eta Orioko Herri Ikastolarekin elkarlanean sortu zuten.
Euskara ardatz hartuta, ikasleengan gaitasun eta jokaera kritikoa, zuzentasuna, erantzukizuna, autonomia, elkartasuna eta elkarrenganako begirunea sustatzea du helburu zentroak hastapenetatik.Hori dela eta, 2007an kalitatearen zilarrezko Q ziurtagiria eskuratu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide