Aritz Aranburuk irabazi du Mundaka Tubes

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 25a

Aritz Aranburu surflari zarauztarrak irabazi du lehen Mundaka Tubes txapelketa. Internet bidez jokatu da proba. Zarauztarraren tuboa izan da onena. Trukean, sei mila euro jasoko ditu.

Bigarren saria Iker Fuentesentzat izan da, eta hirugarrena Txaber T...

Aritz Aranburu surflari zarauztarrak irabazi du lehen Mundaka Tubes txapelketa. Internet bidez jokatu da proba. Zarauztarraren tuboa izan da onena. Trukean, sei mila euro jasoko ditu.
Bigarren saria Iker Fuentesentzat izan da, eta hirugarrena Txaber Trojaolak. Isio Noya izan da Fuentesen saioa grabatu duena, eta Jon Aspuru Trojaolarena bideoan jaso duena.
Txapelketan parte hartzeko, Mundakako ezker olatua hartu behar zen, eta baten batek saioa bideokameraz grabatu. Ondoren, www.mundakatubes.biz webgunean izena eman, eta bertan zintzilikatu behar zen bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide