Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan birako azken kontzertua Zarautzen emango du. Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatutako ekimena da honakoa, eta otsailaren 25ean izango da, udal kiroldegian. 1.500 pertsonentzako sarrerak salgai daude dagoeneko. 15 euroko kostua dute eta Kutxanet bidez eros daitezke.
Horrez gain, herriko hainbat tabernatan ere eskura daitezke kontzerturako txartelak; Eguzkin, Txiki Politen, Kupelan, Itxas Lurren edota Zarautz Playan, esaterako. Jakinarazi dutenez, kiroldegian bertan barra bat jarriko dute ostalariek, kontzertura joandakoei zerbitzua eskaintzeko.
Seigarren diskoa
Boskotearen seigarren diskoa da Ortzemugak begietan. Duela bi urte inguru kaleratu zuten, Elkar argitaletxearekin. Ordutik, herriz herri kontzertuak eskaintzen ibili dira gernikarrak. Zarautzen eskainiko dute birako azken emanaldia.