Agirok Pirinioetara raketekin egiteko mendi irteera antolatu du

Nerea Uranga 2012ko urtarrilaren 25a

Agiro Mendi Taldeak otsailerako Pirinioetara irteera antolatu du. Leskunera joango dira otsailaren 10etik 12ra bitartean eta han raketekin mendi zeharkaldia egiteko asmoa dute. Irteerako izena kiroldegian eman behar da urtarrilaren 27rako. Pertsonako 7...

Agiro Mendi Taldeak otsailerako Pirinioetara irteera antolatu du. Leskunera joango dira otsailaren 10etik 12ra bitartean eta han raketekin mendi zeharkaldia egiteko asmoa dute. Irteerako izena kiroldegian eman behar da urtarrilaren 27rako. Pertsonako 75 euro ordaindu behar dira, eta raketak eta bastoiak alokatzeko aukera egongo da.
Agiro Mendi Taldearen helburuak lagunartean eta giro onean mendian ibiltzea da. Mendi ibilaldiak irteera bakoitzean elkartzen diren jendearen arabera egiten dituztela azaldu dute: “Luzeagoak, motzagoak, gogorragoak…”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide