Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroan izena emateko epea zabalik

Karkara.eus 2012ko urt. 24a, 15:10

Otsaileko larunbatetan izango dira saioak

Orioko Basherri taldeak antolatuta sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa izango da otsaileko lau larunbatetan.

Jexux Larretxea makrobiotika aholkulari arantzarra arduratuko da lau saioetan janari makrobiotikoei...

Otsaileko larunbatetan izango dira saioak

Orioko Basherri taldeak antolatuta sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa izango da otsaileko lau larunbatetan.

Jexux Larretxea makrobiotika aholkulari arantzarra arduratuko da lau saioetan janari makrobiotikoei buruzko argibideak emateaz.

Saioak 09:00etatik 16:00etara izango dira Orioko Ikastolako jangelan eta bazkaria barne egongo da.

Izena eman nahi dutenek Lore burdindegira jo beharko dute. Ikastaroak 180 euro balio du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide