Larunbat honetan auzolanean garbituko dute Urola ibaia, Loiolatik Lasaora bitartean. Ekimena Azpeitiko Udalak antolatu du, herriko hainbat eragile eta herritarrekin batera. Ibaia garbitu nahi nahi nahi dutenek 08:30ean dute hitzordua, plazan.
Azpeitia Denon Artean kanpaina aurkezteko batzar zabal bat egin zuten joan den abenduaren 14an. Han herritar batek ibaia auzolanean garbitzea proposatu zuen. «Udalari ideia interengarria iruditu zitzaion, eta boluntario bila hasi ginen», azaldu du Leire Etxaniz zinegotziak. Herriko hainbat eragilerekin jarri zen harremanetan udala, eta hainbat talderen laguntza izan du; Lagun Onak Mendi Bazkunarena, Oilagorra Arrantza eta Ehiza Elkartearena, Azpeitia Zero Zaborrena, Gaztetxearena, Xanjuandegi Auzolaneanena, Bilgune Feministarena, Emakume Mahaiarena eta Baigerarena , hain zuzen. «Eragileez gain, beste hainbat norbanakok ere auzolanerako prest agertu dira, eta oso gustura gaude jasotako emaitzarekin», azaldu du Etxanizek.
Herria hobetzea
Urola ibaia larunbatean garbituko dute auzolanean, 08:30etik 12:30era. Hasi aurretik plazan elkartuko dira herritarrak, eta handik talde bakoitza dagokion gunea garbitzera joango da. Parte hartu nahi duten herritarrei plazara agertzeko eskatu diete antolatzaileek. «Azpeitia hobetu nahi duten herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekimenean parte hartzera», esan du Etxanizek.
Hau hasiera besterik ez dela azaldu du udal ordezkariak. «Gure helburua aurrerago hainbat auzolan martxan jartzea da. Ea denon artean Azpeitia hobea eta txukunagoa lortzen dugun».
Azpeitia Denon Artean herriaren eraikuntzan «mugarria» izango delakoan daude udaleko arduradunak. «Esperientzia pilotu bezala, froga gisa, jarri genuen martxan, eta herritarren aldetik erantzun ona jaso du. Ekimen emankor eta arrakastatsua bilakatu da», esan dute udalekoek. Dagoeneko 450 herritar baino gehiagok hartu dute parte ekimenean, eta gisa horretako 200 proposamen baino gehiago jaso dituzte udal ordezkariek.
Datozen egunetarako ere hainbat arlotako batzarrak antolatu dituzte Denon Artean kanpainaren baitan. Gaur, esaterako, gizarte zerbitzuen alorreko batzarra egingo dute, 19:00etan hasita, Baigeran. Bihar, berriz, baserritarrentzako deialdia egin dute udal ordezkariek. 19:00etan izango da saioa, Baigeran.