Zinemapean, euskarazko film eta dokumentalen zikloa

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 24a

Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean ekimena antolatu dute, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Hala, hamabostean behin, igandetan, euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak ditu...

Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean ekimena antolatu dute, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Hala, hamabostean behin, igandetan, euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai, Sanz Enea kultur etxeko sotoan, doan. Igandean izango da lehenengo saioa. Argia Dokumentalakek utzitako Oroitarria filma izango da ikusgai, 18:30tik aurrera.

Egutegia. Lehen sei hilabeteak
-Urtarrilak 29. Oroitarria. Argia Dokumentalak.
-Otsailak 12. Lucio. Argia Dokumentalak.
-Otsailak 26. Pink Saris. Filmazpit.
-Martxoak 11. Sahara Maraton. Argia Dokumentalak.
-Martxoak 25. My neighbor my killer. Filmazpit.
-Apirilak 15. Haizea eta sustraiak. Argia Dokumentalak.
-Apirilak 29. Paris by night of the living dead. Filmazpit.
-Maiatzak 13. Sagarren denbora. Argia Dokumentalak.
-Maiatzak 27. Armadillo. Filmazpit.
-Ekainak 10. Anuken egia. Argia Dokumentalak.
-Ekainak 17. Stake land. Filmazpit.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide