Elena Odriozolaren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 24a

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarraren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean, pasa den asteartetik martxoaren 18ra arte. Erakusketa egunero bisita daiteke, baina 18:00etatik 20:00etara.

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) arte eta dekorazio ikasketa...


Elena Odriozola ilustratzaile donostiarraren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean, pasa den asteartetik martxoaren 18ra arte. Erakusketa egunero bisita daiteke, baina 18:00etatik 20:00etara.

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) arte eta dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Harrezkero, estatuko zein nazioarteko hainbat argitaletxerekin lan egin du.

2006an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen haur eta gazteentzako ilustrazioen saria irabazi zuen bigarren edizioan, Carmen Gil Martinez idazlearen La princesa que bostezaba a todas horas liburuarekin.

2009an Euskadi Saria irabazi zuen Julio Cortazarren Aplastamiento de las gotas libururako egindako marrazkiekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide