Ostegunean hasiko da berriro 'pintxo-pote' ekimena

Baleike 2012ko urtarrilaren 24a

Itzurun tabernan egin da pintxo-pote ekimenaren aurkezpena.

Iazko esperientzia "positibotzat" jo eta aurten pintxo-potea hiruhileko hiru alditan egitea erabaki dute ostalariek. Ostegun honetan hasi eta martxoaren 29an amaituko da lehen fasea. ...

pintxopote
Itzurun tabernan egin da pintxo-pote ekimenaren aurkezpena.

Iazko esperientzia "positibotzat" jo eta aurten pintxo-potea hiruhileko hiru alditan egitea erabaki dute ostalariek. Ostegun honetan hasi eta martxoaren 29an amaituko da lehen fasea. Hamalau taberna-jatetxek hartuko dute parte, eta iazko eskaintza berbera egingo dute: pintxoa eta edaria (ardoa, zuritoa, ura edo muztioa) 1,50 euroan. Gainera, taberna guztietako zigilua lortzen dutenen artean, 300 euroko erosketa txartelak zozkatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide