Donostiarekin batera, 2016an Europako Kultur Hiriburu izango da Wroclaw (Polonia). Sansebastianetan etorri ziren kideek Zumaiako flysch-a ezagutu nahi izan zuten bertatik bertara. Iñaki Agirrezabalaga alkateak harrera egin zien Algorri Interpretazio Zentroan Urzula Mrozowska nazioarteko harremanetarako kideari, Jarostaw Broda kultur saileko kideari, eta Jacek Ossowski Wroclaw-ko zinegotziari. Ondoren, Itzurungo hondartzara joan ziren itsaslabarra ikustera.