BIDEOA: Omenaldi hunkigarria Iñaki Espillari

Baleike 2012ko urtarrilaren 24a

Iñaki Espilla jokalari hil berriari omenaldi hunkigarria eskaini zion larunbatean Pulpoko familia handiak. Iñakiren irudia zeraman elastikoa soinean, 200dik gora jokalari bildu ziren kantxan, merezitako agurra emateko. Gurasoak eta anaia bertan iza...

Iñaki Espilla jokalari hil berriari omenaldi hunkigarria eskaini zion larunbatean Pulpoko familia handiak. Iñakiren irudia zeraman elastikoa soinean, 200dik gora jokalari bildu ziren kantxan, merezitako agurra emateko. Gurasoak eta anaia bertan izan ziren, eta hitz goxoak entzun eta hainbat oroigarri jaso zituzten Pulpoko kideen partetik. Iñakiren elastikoa zintzilikatu eta minutu bateko isilunea gorde zen jubenilen partida hasi aurretik. Markel Peñalbak bideoan jasotako bertsoa kantatu zion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide